Los relojes y joyas de Salaberria son una garnatía de calidad en Eibar, Gipuzkoa

75 urteko historia

Suitzako erloju-gaiak inportatzen zituen eta Hispano Inglesa markako Eibar-Suitza erlojuak muntatzen zituen anaiaren erloju-dendaren biltegian hasi zen lanean Juan Salaberria. Han ezagutu zituen Suitzar erlojuak eta handik ikasi zuen ogibidea. Une horretan, biltegiko lana utzi eta, etxetik, bere kontura lanean hastea erabaki zuen.

Bitxi-egileen eta erloju-egileen 3. belaunaldia

1943an bere denda ireki zuen, J. Salaberria erloju-denda eta bitxitegia, antzina Maria Angela kalea, 22 zenean (egun, Errebal, 22), non haren ogibidearekin jarraitzen duten Albertok eta Fernandok.

75 urteko erlojugintza-tradizioa badaramagu ere, toki berean jarraitzen dugu eta erlojugile eta bitxigileen hirugarren belaunaldia gara. Gure prestakuntzan eta salmentetan zein bitxien edo erlojuen konponketan dugun esperientzian oinarrituta ematen ditugu aholkuak.

Singular-dendak-simbolo

Singular Dendak sariaren irabazleak

Gure kaleei bizitza emateaz gain, originaltasunarengatik eta autentizitatearengatik nabarmentzen diren denda-sorta. Hemengo dendak. Gureak. Bezeroarekin konprometituak. Kultura propioa, xehetasunaren kultura Denda bakarrak, bezeroak berezi sentiaraztea lortzen dutenak.